Azaroaren 14an izan ziren Egape Ikastolan eta, azaroaren 28an, berriz, Magale-Salestarrak ikastetxean: "Oso saio emankorrak izan dira", azaldu du Urnietako Udalak ohar bidez, "ikasleek parte-hartze, inplikazio eta interes handia izan dute".
Ikasleei dagokie orain udalari helarazi nahi dizkioten proposamen-sorta prestatzea, ondoren, hirigintzako teknikariek eskakizunak azter ditzaten.