Rol-jokoen munduan, euskaraz murgiltzeko aukera emango du herriko AEK-k antolatu duen abenduko Zilegi Eskolak: hilaren 18an, 18:00tan "Adur" jokoan oinarritutako saioa izango da euskaltegian, Insmoutharrak elkarteko Nahiko Arraizaren eskutik. Azken boladan, gainera, pertsonaiak sortzen aritu dira ikasleak, eta horiekin jolasteko aukera izango dute bertan.