Herme Gonzalez PSE-EEko buruak zein gobernu-taldeko kideak gidatu zuten ekitaldia, eta, bertan, Jorge Segurado alkateaz gain, hitza hartu zuten hiru alderdietako kideek, guztiek, Bizikidetzarako Herritarren Taldeari begirunea adierazteko. Baketik fundazioko kideek ere esker hitzak izan zituzten, bai eta hiru protagonista bereziek ere: ibilbideari errepasoa egiteaz gain, etorkizunera begirako erronkak izan zituzten hizpide. Jarraian, oroimen-plaka eta lore-sorta banatu ondoren, Agurra dantzatu zien Egape Dantza Taldeko Naroa Exposito Ibarbia dantzariak, Txanbolin txistulari bandako kideak lagun.
Irakurri kronika, osorik, datorren asteko zenbakian