Bi jardunalditan jarraian etxetik kanpo puntuak lortu ondoren, Urnieta Artola Harategiak etxean galdu zuen (28-30) Bayona Autoak Pulporen aurka. Hala ere, seigarren postuan jarraitzen dute ligan. Asteburuan, Arrasaten dute partida.
Garaipen bikaina lortu zuten Urnieta Lanchas Bus kadeteek Legazpiko kantxan, non urnietarrek (29-34) irabazi zuten partidu zirraragarri batean, Gipuzkoako txapelketan laugarren postua sendotuz. Hiru jardunaldi falta direla, UKEkoek beren esku dute lehen lau postuetan amaitzea. Asteburuan, etxean ariko dira Orioren aurka.
Garaipen sendoa ere kadete mailako Urnieta IÒaki Mecanizadosek Ordizia Oianguren aurka lortu zuena (39-13). Taldeak multzoko lehen postuan jarraitzen du. Hasieratik norgehiagoka erosoa izan zen UKEkoentzat, hasieratik aurkariari nagusitu egin baizitzaion taldea, denboraldiko progresioarekin jarraituz.