Talde horien guztien begiradan izango da, beraz, Urnieta eta Ostadar taldeen arteko partida. Larunbatean jokatuko dute, 18:45tan hasita. Gorriek garaipena lortuz gero, sailkapena nabarmen estutuko litzateke. Puntu bakarra edo hiru lortzea garrantzia handikoa izan daiteke etxekoentzat.
Emakumezkoak, Zarautzen
Igandean, arratsaldeko 17:00tan, Zarautz Bren aurka ariko dira Urnietako emakumezkoak. Aurreko jardunaldian Martuteneren aurka galdu zuten etxean (0-2), eta datorren asteburuan hiru puntuak lortu nahiko dituzte sailkapenaren azken postuan dagoen taldea garaituta.