Maria Angeles, Maria Jesus, Fatima eta Ana ahizpak ez ezik, Iriondo familiako beste hainbat kide izan ziren gorazarreko ekitaldian (argazkian, bilduta ageri dira).
Horiekin batera, euskal kulturgintzako ordezkaritza zabaldu erakarri zuen ekitaldiak. Denek ere Iriondok kantagintzan, antzerkigintzan, haur literaturan eta euskararen transmisioan eta komunitate bizitzan Gipuzkoari eta Euskal Herriari emandako guztia nabarmendu nahi izan zuten.
Alaia Martin bertsolariak egin zien harrera Aldundiaren egoitzan bildutako guztiei, eta ondoren, Mariasun Landa idazleak, Joxe Mari Iriondo Loiola Irratiko esatari ohiak, eta Eider Mendoza Diputatu Nagusiak hartu zuten hitza.
Ainara Ortegak (ahotsa), Anjel Unzuk (gitarra), Mikel Azpirozez (pianoa) eta Juanan Urrizak (bateria) Iriondoren zenbait abestien bertsioekin (Loa loa ttuntturrun berde, Isiltasuna, Gaua, Hala ere, Agurra eta Errota zaharra) bikain edertu zuten Urrezko Domina ematearen ekitaldia.
Bestalde, gazteek osatutako Borobil Teatroak, Lurdes Iriondoren zuzendaritzapean Urnietako haurrek bere garaian taularatu zuten Urnietako Buruntza Azpian antzezlaneko pasarte bat biziberritu zuen.
Ekitaldi osoa ikusgai dago, Foru Aldundiaren eskutik, hemen: