Janus Lester eta Esanezin taldeak, larunbat honetan

Aiurri 2025eko abenduaren 17a

Bi musika-talderen bisita jasoko du larunbatean herriak: Esanezin eta Janus Lesterrek kontzertu bana emango dute abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Plazido Muxika plazan.  

Pop alternatiboaren eta indiearen eraginak uztartzen dituen disko berria aurkeztera dator Esanezin, "Hormetan idazten". Janus Lesterrek, berriz, galderaz eta zalantzaz beteriko bidea irudikatzen du "Lore" diskoan. San Mieletan jotzekoa zen Jokin Pinatxoren taldea, baina bertan behera gelditu zen kontzertua, osasun-arazoak medio. Horrela, aurrerago egingo zutela iragarri zuten eta larunbat honetan izango da hitzordua.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!