"Pizkundea" ekitaldia antolatu du Kontseiluak, abenduaren 27an. Bilbon izango da hitzordu erraldoia eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Hernanialdeko AEK-k. Autobusak Urnietatik (14:45), Hernanitik (15:00) eta Astigarragatik (15:15) aterako dira, eta 19:15 aldera itzuliko dira. Eskuragarri daude, jada, txartelak, 15 eurotan eta interesa dutenek bi modutan izango dute aukera izena emateko: herriko euskaltegian bertan edo 662 338 747 telefono-zenbakira deituta.