Unai Gaztelumendik idatzitako "Hain urri" kopla-sorta abestuz amaitu zuten elkarretaratzea.
Berri freskoen iturri
Euskara hutsez Aiurri
herria zure egarri baina
utzi zaituzte hain urri.
Adarraren magalean
kantura gatoz taldean
gure burua ikusi asmoz
berriz zure azalean.
Neguko egun motzetan
abenduko izotzetan
zure eskela jarri nahi dute
egunkari arrotzetan.
Berri freskoen iturri
Euskara hutsez Aiurri
herria zure egarri
baina utzi zaituzte hain urri.
Onddon emana bi pausu.
Onddin ikusi al nauzu?
Gero kalean zer gertatzen den
zuk kontatuko didazu.
Aballarri ta Adarra
Pardakin ilunabarra
postaria noiz etorriko den
zain dago baserritarra.
Berri freskoen iturri
Euskara hutsez Aiurri
herria zure egarri
baina utzi zaituzte hain urri.
Pago azpian pakea,
kalean borondatea,
baina zergatik dago itxita
udaletxeko atea?
Urtuko da mendi gaina
udaberriko usaina
kukua berriz etorriko da
xoxik ez daukagu baina.
Berri freskoen iturri
Euskara hutsez Aiurri
herria zure egarri
baina utzi zaituzte hain urri.