Pasaportea edo NAN-a herrian bertan egiteko aukera

Aiurri

Nortasun Agiri Naziolana (NAN) eta Pasaportea lehen aldiz egin edo berritu behar dutenek horretarako aukera izango dute, herritik mugitu gabe. Izan ere, bulego mugikorra ipiniko du Polizia Nazionalak San Juan plazan, urtarrilaren 14an, goizeko 08:30etik eguerdiko 14:15era.

Interesa dutenek zabalik dute, jada, hitzordua hartzeko aukera Urnietako Bertan bulegoan. Eskudituran egin beharko da ordainketa, NANaren kasuan, 12 euro izango dira, eta pasaportearen kasuan, 30 euro.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!