Bart gaueko istripua argitzeko lekuko bila ari da Ertzaintza

Aiurri 2026ko urtarrilaren 1a

Ertzaintzak laguntza eskatu die atzo Hernaniko GI-2132 errepidean hil zen zirkulazio-istripuaren ustezko lekukoei. Ezbeharra gaueko bederatziak aldera izan zen eta bertan hil zen motor gidaria 24 urteko urnietarra da.

Ertzaintzaren oharra

"Gipuzkoako Trafiko Unitateak ikerketa abiatu du zorigaiztoko istripu horren nondik norakoak argitzeko, eta, horregatik, ezbeharraren lekukoen laguntza eskatzen du. Informazioa eman dezaketen pertsonak Ertzaintzarekin harremanetan jar daitezke 943 53 91 25 telefono-zenbakiaren bidez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!