Egilea 22 urteko urnietarra da esormen-prozesu guztiaz arduratu da: zuzendaritza, dramaturgia, interpretazioa, argien eta soinuen diseinua, baita eszenografia eta jantziak egitea ere.
Honela deskribatu daiteke antzezlana: “Aktore berak interpretatutako 7 pertsonaiak beren bizitzak egile batek idatzi dituela jakiten dute. Bakoitza saiatuko da, bere erara, benetan existitzen ote diren egiaztatzen. Nork sortu zituen eta zergatik ulertu nahian, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak hautsiko dituzte. Sorkuntzari eta antzerkia bizitzatik bereizten duen ildo finari buruzko hausnarketa existentzial eta dramatikoa”.