Merezimendu osoz, txapeldunak

Aiurri 2026ko urtarrilaren 3a

Ansa eta Zubiri Binakako txapeldunak dira txapelketa osoan onenak izan direlako. Baita finalean ere. Ezkurra eta Larrańagaren aurka galtzen gasi arren, erakustaldia eman zuten hurrengo bi setetan (14-15, 15-6 eta 8-3).

Erremontean, banakako txapelak lortu ditu Ansa urnietarrak eta hauxe du binaka lortzen duen lehena. Jokatu duen binakako laugarren finalean iritsi zaio garaipenaren loria.

2024ko azaroan jaso zuen omenaldia

Urnietan Herrian aski maitatua da eta, iazkoan, honako adierazpenak egin zituen herritarren aurrean. Honatx, txapela berria lortzeko zuen xedearen azalpena:

 

Bigarren mailakoan Goikoetxea izan da, luzez, onena

Ander Goikoetxea eta Joseba Goikoetxea 2-0 (15-10, 15-7) bikotea Julen Deskargak eta Ibai Martirenak osatutakoari gailendu zitzaien. Oriamendiren arabera, "Merezimendu osoz jantzi zuten txapela. Azpimarratzekoa da Joseba Goikoetxea atzelariak egin zuen partida. Bederatzi tanto egin zituen sakearekin guztira 15 tanto egiteko, 6 lehenengoan eta 9 bigarrenean, astakeria atzelari batentzat. Luze eta ponpatua ateratzen zuen eta min handia egin zion Martirenari". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!