"Trajea" antzezlanaren aurre-estreinaldia

Aiurri 2026ko urtarrilaren 5a

Asteazkenean, iluntzeko 19:00tan hasita, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza protagonista diren antzezlana ikusgai izango da.

Txalo konpainiaren berriena da "Trajea". Honatx, sinopsia: Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina zein dira egitateak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei? Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira muntaia izugarri, itogarri eta aldi berean ernagarri honen protagonistak, lurpeko interpretazio-duelu batean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!