Urnietako tren-geltokia eraberritzeko azken fasea abiatzear da

Aiurri 2026ko urtarrilaren 8a

Udalak adierazi duenez, Adifek bere gain hartuko du gastu osoa.

Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko xedez egingo dira lanak. “Obrak bi nasetan markesinak handitzea aurreikusten du, eta Geltoki eta San Juan kaleen arteko lotura hobetzea ahalbidetuko da”, adierazi dute Udaletik. Adifek egindako aurrikuspenen arabera, eraberritze-lanek 6 hilabeteko iraupena izango dute. Denbora-tarte horretan ezingo da Lategiko aparkaleku nagusia erabili. Oinezkoen pasabidea bermatuko dutela ziurtatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!