KORRIKA

KORRIKA batzordea osatzeko bilera deitu dute Urnietan

Aiurri 2026ko urtarrilaren 13a

2019an, KORRIKA gauez igaro zenean.

Bi hilabete eskas barru abiatuko da KORRIKAren edizio berria. Hori dela eta, han eta hemen Batzordeak deitu dituzte. Urnietakoa datorren astean bildu nahi dute.

AEKk jakinarazi duenez, batzordea osatzeko bilera irekia datorren urtarrilaren 20an izango da Lekaio Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!