Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, Aldundiak bat egin du Urnietako Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin: "Sexu-askatasuna eta pertsonaren osotasun fisikoa ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean. Horrelako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta da, emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra.
Adierazpen honekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du gaur, urtarrilak 20, 18:30ean San Juan plazan egingo den gaitzespen elkarretaratzearekin eta herritarrei ere bat egiteko deia luzatzen die".