Urnietako odol emaileei aitortza, ostiral arratsaldean

Aiurri 2026ko urtarrilaren 21a

Iazko ekitaldia.

Urnietako Odol-emaileen elkarteak kide egonkorren fideltasuna nabarmenduko du, arratsaldeko 17:00tan, Gaztelekuan.

Egun berean, odola emateko saioa izango da Urnietako Gaztelekuan. Odola eman nahi dutenek hurrengo telefono zenbakira deitu beharko dute hitzordua zehazteko: 943 00 78 85. Gaztelekuan arratsaldeko 16:30etik aurrera izango dira, iluntzeko 20:30ak arte. Urteko lehen saioa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!