Développe nazioarteko II. dantza lehiaketan izango da EDT

Aiurri 2026ko urtarrilaren 21a

Bilbon izango da urtarrilaren 22, 23, 24 eta 25ean, Bilbao BBK Aretoan, “Dantza, hizkuntza unibertsal eta bakar moduan” lelopean.

Urnietako Egape Dantza Taldeko zortzikote batek bertan parte hartuko du, Euskal Dantza atalean. Hainbat helburu ditu lehiaketak. Nagusiki, honakoak: dantza-eskolak, dantza-taldeak, pertsonak, bertakoak nahiz atzerritarrak biltzea...; dantzak indar kulturala erakustea; dantzaren hurbiltasuna eta ezagutza sustatzea; eta, dantza-ikasleen eta profesionalen arteko topaketa ahalbidetzea eta sustatzea.

Euskal dantza atalean lehiatuko dira urnietarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!