Eta zer da, zehazki, Saroben ikusiko duguna? Hauxe, sinopsia: "Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librea kendu ondoren, Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena, Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz. Ibilbide horretan Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Azkenean, Scrooge pertsona eskuzabala, bizia eta maitagarri bihurtuko da".