Irakurzaletasuna sustatzeko ekimen gehiago, Urnietan

Aiurri 2026ko urtarrilaren 24a

0-6 urte arteko saioak iragarri dituzte datozen asteetarako, bi taldetan banatuta.

Liburua ardatz izanda, literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa pizteko baliagarriak izan daitezkeen saio berriak antolatu ditu Urnietako Udalak. Urrian abiatu zen zikloa eta erantzuna ona izan zenez, saio berriak antolatu dituzte.

0-3 urte artekoentzat, Lekaion

45 minutuko saioak izango dira, "Liburu baby kluba" izenburupean. Haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute saioetara. Datozen saioak asteazkenarekin antolatu dituzte:

  • Otsailak 4. 17:00.
  • Otsailak 25, 17:00.
  • Martxoak 4, 17:00.
  • Martxoak 18, 17:00.

4-6 urte artekoentzat, Liburutegian

“Liburu txiki kluba” izenburupean, bi saio izango dira herrigunean. Biak ere asteazkenarekin:

  • Urtarrilak 28, 17:00.
  • Otsailak 18, 17:00.
  • Hirugarren eta azken saioa Xoxokako eskola zaharrean izango da, martxoan: Martxoak 13, ostirala. 17:30.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!