Antia lehiaketaren edizio berria

Aiurri 2026ko urtarrilaren 25a

Artxiboko irudia.

Aurten, lehiaketa bi mailatan izango da: haurrena eta gazteena.

Urnietako Udalak lehiaketaren 32. edizioa aurkeztu du. Haurren mailako lehiaketa 2014 eta 2016 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago. Kultura-bonu bana jasoko dute onenek: 200 euroko, 150 euroko eta 120 euroko balioarekin, hurrenez hurren.

Gazteen mailakoan, berriz, 2010 eta 2013 urteen artean jaiotakoek parte har dezakete. Kasu horretan 500, 300 eta 150 euroko diru-sariak banatuko dituzte.

Bi kasuetan, lehiaketa herrikideei edo bertan ikasten ari direnei zuzenduta dago.

Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 20a izango da. Lehiaketa Urnietako Udalak antolatu du, “euskara, literatura, sormena eta idatzizko adierazpena bultzatzeko xedez”.

Nor zen Antia?

On Manuel Antonio Antia XIX. mendean bizi izan zen euskal idazle eta erlijiosoa izan zen. Bere apaiz ibilbidean Urnietan erretore izan zen. Letrei dagokionez, garai hartako Euskal-Erria eta Euskalzale aldizkarietan olerki, ipuin eta itzulpenak idatzi zituen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!