NANa eta Pasaportea herrian bertan egiteko aukera berria izango da otsailaren 11n

Aiurri 2026ko urtarrilaren 23a

Berriro ere, egun batez NANa eta Pasaportea herrian bertan berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera izango dute urnietarrek: otsailaren 11n izango da hitzordua, San Juan plazan, 8:30etik 14:25era, Polizia Nazionalak jarriko duen buelgo mugikorrean. 

Zerbitzu ibiltari horren helburua da herritarrei izapide horiek erraztea da. Ordainketa esku-dirutan egin beharko da: NANaren kasuan, 12 euro izango dira, eta pasaportearen kasuan, 30 euro.

Urnietako Udaleko Bertan bulegoan hartu behar dute hitzordua interesa duten herritarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!