Jorge Segurado alkatearen, Consuelo Frutos Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren, Izaskun Miner Urnietako Odol Emaileen Taldeko kidearen eta Luke Goñi Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko ordezkari eta erizainaren eskutik jaso zituzten esker oneko oroigarriak hiruek.
Frutosek hiruen eskuzabaltasuna goraipatu zuen, “itxaropena eta bizitza ematen duzue, eta horretaz jabetzen gara odola behar dugunean batez ere”.
Seguradok, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari eta Odol Bankuari luzatu zieten esker ona. Azkenik, Goñik, gogorarazi zuen odol emate bakoitza, beharra duten hiru pertsonentzat doala, eta erabat pozgarria dela odol emaileek agertzen duten jarrera altruista, are gehiago “materialismoa, norberekeria eta bihozgabekeria gero eta gehiago zabaltzen ari diren gizartean”.
Beste behin, Urnietako odol emaileen talde antolatzaileak bikain asko egin zien harrera odola ematera hurbildu ziren urnietarrei. Zintzo asko aritu ziren sukaldean eta medikuaren eta erizainen laguntzaile gisa Santi Sanchez, Antton Lekuona, Maria Eugenia Rodriguez eta Izaskun Miner.