Nazioarteko saria lortu du Egape Dantza Taldeak

Aiurri 2026ko urtarrilaren 26a

Aurreko asteburuan Developpe nazioarteko dantza jaialdia antolatu dute Bilbon eta "Euskal dantza" atalean lortu dute lehen saria. 

Zazpi konpainia lehiatu dira atal berean eta haietatik lau igaro ziren finalean. Urnietarrek lehiaketara "Muniskue" izeneko koreografia aurkeztu zuten eta lan horri esker lortu dute lehen saria. Konpainiarentzat eta Edu Muruamendiarazentzat erronka handia izan da eta, bistan denez, emaitza bikaina izan da. Emozioz beteriko asteburua izan da, ez baita azken unerarte irabazlearen berri eman.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!