Izena emateko azken eguna, batean zein bestean, otsailaren 10a izango da eta prezioa 80 eurokoa da. Zanpatuzeko bazkide ez direnek, berriz, 100 euro ordaindu beharko dute.
Mendi-eskiko hastapen-ikastaroa
Martxoak 1, igandea. 09:00-14:00.
Ikastaroaren ezaugarriak: Tituludun irakasle baten eskutik, 4-5 laguneko taldetan egingo dute. Ikastaroa pistan aritzeko maila ona dutenentzat bideratuta dago. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du. Hots, eskiko materiala, kaskoa, kranpoiak, pioleta eta segurtasuneko materiala.
Pistaz kanpo eski-jaitsiera hobetzeko ikastaroa
Otsailak 28, larunbata. 09:00-14:00.
Ikastaroaren ezaugarriak: Tituludun irakasle baten eskutik, 4-5 laguneko taldetan egingo dute. Ikastaroa pistan aritzeko maila ona dutenentzat bideratuta dago. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du. Hots, eskiko materiala, kaskoa eta segurtasuneko materiala. Ikastaro honetako parte-hartzaileek forfaita aparte ordaindu beharko dute.