Sukaldaritza saioa, Zilegi Eskolan

Lide Ruiz Telleria 2026ko urtarrilaren 29a

Quichea. Argazkia: Wikipedia.

Urnietako AEK-k “Quichea” kozinatzeko saio batean parte hartzeko gonbita zabaldu du gaurko. Jarduera goizez eta arratsaldez egingo dute, 09:15ean eta 18.00etan AEKko Euskaltegian.

“Quichea” jatorri frantsesa duen tarta gazi mota bat da, eta osagai nagusiak; arrautza irabiatuak, esnea, barazkiak edota haragi produktuak dira. Horiekin batera, pastela osatzeko funtsezkoak dira  gari-irina, gurina, arrautzak, gatza, esne-krema eta gazta birrindua. Bestalde, osagai desberdinekin egin daitekeela argitu behar da, batzuk barazki gehiagorekin nahiago dute, beste batzuek, aldiz, haragiarekin. Hori aintzat hartuta, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

Lehenik, masa prestatzen hasi behar dugu. Horretarako, irina eta gurina nahasten hasiko gara, masa homogeneo bat lortu arte. Hori lortzean bola moduko bat egingo dugu eta film-paperarekin bildu ostean, hozkailuan gordeko dugu ordu erdiz. Denbora hori igaro ondoren, masa arrabolarekin zabalduko dugu eta moldean kokatu. Arrabola moldearen ertzetatik pasako dugu masa soberakinik gelditu ez dadin. Horren ostean, labean sartu baino lehen,  masa ondo egiteko garrantzitsua da sardexka batekin zulatzea. Hori amaituta, 15 minutuz labean sartuko dugu 180 ºC-tan.

Bitartean, gazta birrindu, urdaiazpikoa moztu eta txanpiñoiak xerratu eta zartaginean pixka bat egin behar dira. Bestetik, arrautzak irabiatu eta esne kremarekin, gaztarekin, piperbeltzarekin nahastuko ditugu. Tarta oinarri hartuta, urdaiazpikoa, gazta eta txanpiñoiak jarriko ditugu, eta gainetik, esne-gain eta arrautza nahasketa bota. Amaitzeko, Quichea 180º-tan laberatuko dugu 30-40 minutuz.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!