Urnietako inauterietarako ideia bila

Aiurri 2026ko otsailaren 7a

Gaur zortzi, Urnietako kaleak mozorroz eta musikaz beteko dira. Badira mozorroa eta koreografia lantzen asteak daramaten taldeak, baina ez dira gutxi izango prestaketa-lanak azken unerarte utzi dituztenak.

Telebista saioak

Urnietako Sorginak izan ziren, urtearen hasieran, aurtengo gaia lau haizetara zabalzen lehenak. Eta data gerturatzen ari da –otsailaren 14a–, Urnietako dozenaka lagunek jaiarekin bat egiten duten egun seinalatua. Badira mozorroa eta koreografia lantzen dabiltzan taldeak baina ez dira gutxi prestaketa-lanak azken unerarte utziko dituztenak. Telebista saio ezagunak ez dira gutxi, belaunaldiz belaunaldi, badira hainbat herritarren gogoan iltzaturik geratu direnak. Ikusi behar zein lantzen dituzten hainbatek.

Baserria, Poxta Zaharren proposamena

Altsasuko mozorrorik ezagunena momoxorroa da, inauteri asteartez. Tartean, burua barazkiz estaltzen dutenak, batzuk txikoria, beste batzuk aza.... Argazkiak Dantzan.eus ekimenekoak dira.

Belar, garo, sastraka edo hostoz osatuta agertu ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro. Trapu zaharrak, zakuak... eta baita landareak ere erabiltzen dira mozorrotzeko. Dantzan.eus guneko argazkian, Kanpezuko mozorro begetalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!