Milioi eta hirurehun euroko aurrekontua izango du, arrapalak jartzeaz gain, hornidura sarearen desbideraketa lana egin behar baita. Bederatzi hilabeteko epean gauzatu nahi dute lana.
Nola ekingo diote lanari? "Lanak hiru zatitan banatuta eta behetik gora egingo dira, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Eragin horiek modu zehatzean jakinaraziko dira unea iristen denean", adierazi du Udalak.
Xehetasun gehiago bideoan jasota daude, alkatearen agerraldian.