Urnietako inauterien egun handia, larunbatean

Aiurri 2026ko otsailaren 12a

Ostiralean gaztetxoak murgilduko dira inauteri giroan, Gaztelekuaren eskutik. Udalerri osora zabaldutako festa handia, berriz, larunbatean izango da. Jai Batzordeak eta Urnietako Udalak goizean hasi eta ordu txikietaraino luzatuko duten egitaraua prest dute

Urnieta mozorroen egunaz gozatzeko prestatzen ari da. Udalak eta Jai Batzordeak egun osoko egitaraua prest dute eta, gainera, goizeko 11:00tan hasita, Idiazabal kalea oinezkoentzat egokituko dute. Inauteriaz gozatu nahi duenak aukera bikaina du larunbatean.

Askotariko mozorroak ikustera ohituta gaude. Izan daitezke antolatzaileek proposatutakoaren sokakoak, ala bestelakoak. Telebista programak eta baserria dira herriko eragile nagusien proposamenak. Hortik aurrera, mozorroa prestatzeko, irudimenak adina aukera daude. Larunbata hiru atal nagusitan banatuko dela esan daiteke. Eguerdian hasita, herri-bazkariaz gozatzeko gonbita luzatu du Poxta Zaharrek. Arratsaldean, Bosko Anitz txarangak bideratuta, kalejira abiatuko da San Juan plazatik. Eta, iluntzea eta gaua, jaia disko-jartzaileen saioekin luzatuko da.

Otsailak 13, ostirala

  • 17:00-18:00 Merienda.
  • 18:00-19:00 Mozorro lehiaketa.
  • 19:00-20:00 Sari-banaketa.

Otsailak 14, larunbata

  • 11:00 Kalejira Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 12:00 Karropoteoa Poxta Zaharrak antolatuta.
  • 14:00 Herri-bazkaria, Poxta Zaharrak antolatuta, plazan. Euriarekin, Plazido Muxikan.
  • 17:00 Mozorro kalejira Bosko Anitz txarangarekin, plazatik abiatuta. Euriarekin,
    Egape ikastolako jolastoki estalian.
  • 18:00 Txaranga Poxta Zaharrak antolatuta.
  • 19:00–22:30 DJ Osto, Idiazabal kalean.
  • 23:00-02:00 DJ saioa, Poxta Zaharrak antolatuta, Idiazabal kalean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!