Ansak hanka bat du Kutxabank Masters Txapelketako finalean

Aiurri 2026ko otsailaren 12a

Artxiboko irudia.

Ligaxkatik bi finalista aterako dira eta, itxura guztien arabera, urnietarra bertan izango da.

Ansa II .ak modurik onenean hasi du Kutxabank Masters Txapelketako ligaxka, Juaneneari irabazita (30-8). Ez dezagun ahaztu Juanenea dela egungo banakako txapelduna. Markagailu honekin Juanenea -1 punturekin da sailkapenean. Ansak, aldiz, 4 puntu ditu. Beraz, Urnietako aurrelariak hanka bat du finalean. Partidak ez zuen ia historiarik izan: markagailuak bere kabuz hitz egiten du. Ansaren nagusitasuna erabatekoa izan zen hasieratik amaieraraino. Urnietakoak berea egin zuen, baina Saldiaskoa bere mailatik urrun egon zen. Ansak hamabost tanto egin zituen saketik eta hamalau piloteoan Juanenearen akats baten ondorioz. Saldiasekoak, aldiz, zazpi tanto egin zituen piloteoan eta bat saketik. Bien arteko aldea ikaragarria izan zen.

Irabazlea hobeto egon zen jokoaren alderdi guztietan. Lastima zirrara edo jolas gehiagorik gertatu ez izana. Partidak 30 minutu inguru iraun zuen. Partida 0-6ko partzialarekin hasi eta 2-14, 3-22, 8-30era iritsi zen. Gogorra da esatea, baina amaiera aldera Juaneneak zerbait makillatu zuen eskandaluzkoa izan zitekeen markagailua.

Ansa II-Barrenetxea IV, asteburu honetan

Ligaxkak aurrera darrai, bi jokalari onenen arteko partidarekin. Larunbat honetan, Galarretan, 16:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!