Jabekuntza Eskolan izena emateko aukera zabalik dago

Aiurri 2026ko otsailaren 18a

Emakumeen Jabekuntza Eskolako tailerretan parte hartzeko izen-ematea on line edo Bertan bulegoetan egin daiteke.

Ireki dute epea, eta online edo Bertan herritarren bulegoan eman dezakete izena. Hauexek dira jarraipena izango duten lantegiak, eta bakoitzaren xehetasunak:

JARDUERA FISIKOA
KORRIKA EGIN DEZAGUN

Egutegia: martxoak 10, 17, 24, 31; apirilak 7, 14, 21, 28; maiatzak 5, 12, 19, 26; ekainak 2, 9.

Ordutegia: 18:00-19:30

Lekua: lehenengo egunean kiroldegian elkartuko gara

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: 21 euro

KULTURA
KLOWN TAILERRA: BIZIPENAK TAULA GAINEAN

Egutegia: martxoak 28 eta maiatzak 16

Ordutegia: 10:00-13:00

Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: 6 euro

ELIKADURA
NUTRIZIO SAIOA: MENOPAUSIAN ERE ZAINDU GAITEZEN II

Egutegia: martxoak 23

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: kiroldegiko boxetan

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: 2 euro

ETXEGINTZA
IKASTAROA: OINARRIZKO BRIKOLAJE TAILERRA

Egutegia: martxoak 21, apirilak 18 eta maiatzak 9

Ordutegia: 9:00-14:00

Lekua: Lekaio kultur etxea

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: 15 euro

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!