Imanol Ansa sasoi betean dago

Aiurri 2026ko otsailaren 19a

Artxiboko irudia.

Urnietarra Kutxabank Masterseko finalera sailkatu da ligaxkako bigarren partida Endika Barrenetxeari 30-19 irabazita. Lehen partidan 8 tantotan utzi zuen Juanenea.

"Udan lesio batek kalte egin zion buruz burukoan, baina banakakoan espezialista onena dela erakusteko prest dago", dio Oriamendiko kronikak. Ligaxkako lehen bi partidak horren erakusgarri dira.

Barrenetxeari freskotasun falta izan zitzaion, eta kantxan gehiago sartuta eta distiratsu zegoen aurkari baten aurrean, irabaztea ezinezkoa izan zitzaion.

Emaitzak ere mesede egin zion Juaneneari, bizirik jarraitzen baitu. Datorren larunbatean erabakiko da bigarren finalista, puntuak kalkulatu behar izan gabe. Juanenea edo Barrenetxea, bietako bat izango da Ansaren hurrengo aurkaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!