[Eskubaloia]

Urnieta Artola Harategiak ostiral honetan jokatuko du etxean

Aiurri 2026ko otsailaren 19a

Artxiboko irudia.

Senior mailako taldeak ostiralera aurreratu du asteburu honetako partida. Ibilbidea zuzentzen saiatuko da, 19:30etan hasita.

Hondarribia Bidasoa aurkari zaila izango du aurrean, hirugarren sailkatua. Kadete mailako Iñaki Mecanizados Eibar Bren aurka ariko da, larunbatean, 12:00tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!