[Futbola]

Kopako partida dute Urnietako gorengo mailako emakumezkoek

Aiurri 2026ko otsailaren 20a

Artxiboko irudia.

Inauterien aurreko jardunaldian Urnietak 0-3 garaitu zuen Santo Tomas Lizeoa.

Kopa abiatu da eta Urnietako taldeak lehen bi jardunaldietan sei puntu lortu ditu. Azkena, inauterin aurreko jardunaldian, San Tomas Lizeoaren zelaian (0-3). Larunbat honetan eguerdiko 12:30tan etxean ariko dira gorriak, Luberriren aurka. Haiek ere sei puntu dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!