“Elara, bidaia bat izarretara” haurrentzako antzezlana Saroben

Aiurri 2026ko otsailaren 24a

Martxoaren 1ean “Elara, bidaia bat izarretara” haurrentzako antzezlana eskainiko da Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean. Mar Mar Teatro-ko José C. García eta Javi Tiradoren zuzendaritzapean arituko dira; Garoa Bugallo, Aritza Rodriguez eta Maitane Serrano aktoreak. Prezioari dagokionez, sarrerak 3 euro balio ditu, eta saioa 17:30ean hasiko da.

Sinopsia: Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Horregatik Elarak erabaki du haren bila joatea galaxiarik galaxia eta planetarik planeta. Bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian, horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar baditu ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!