Irteera eguna martxoaren 14a da. Goizeko 06:00tan aterako dira kiroldegitik eta itzulera iluntzeko 20:00tarako. Bidaiaren prezioa 25 eurokoa da eta bidaia eta forfaita, 60. Bidaia, forfaita eta esku materiala, berriz, 75 euro. Zanpatuzeko kide ez direnek 5 euro gehiago ordaindu beharko dute.
Izena emateko e-posta: zanpatuz@gmail.com.
Izena emateko epea martxoaren 2an amaituko da. Hori bai, gutxieneko taldea osatu behar dela adierazi du Zanpatuzek: “Bidaia aurrera aterako ahalko izateko 30 bidaiari eta 20 alokairu bete beharko ditugu gutxienez. Edozein arrazoirengatik bidaia bertan behera geratuko balitz dirua bueltatuko da”.