Ansa eta Barrenetxearen artean erabakiko da Masters txapelketa

Aiurri 2026ko otsailaren 25a

Artxiboko irudia.

Larunbat arratsaldean jokatuko da finala Hernaniko Galarretan.

Endika Barrenetxea izango da Imanol Ansaren aurkaria Banakako Kutxabank Masters Torneoko finalean, ligaxkako azken partidan Aritz Juanenea 30-15 gainditu ostean. Emaitzak ondo adierazten duenez, hernaniarra nagusi izan zen partida erabakiorrean.

Barrenetxea askoz hobeto aritu zen sakean baina alderik handiena piloteoan izan zen. Askoz gehiago asmatu zuen jokoa aldatzen eta 17 tanto egin zituen piloteoan.

Barrenetxeak garaipena merezita lortu zuen eta txapela lortzeko hautagaietakoa da. Baina aurrean duena ez da aurkari samurra izango: Ansa II urnietarra sasoiko dago. Urrutira joan gabe Banakako Kutxabank Masters Torneoko partida bakoitza erakustaldi bana zan da.

Ansa II.a, Barrenetxea IV.a, Azpiroz, Juanenea, Jabalera, Ezkurra II.a, Aldabe eta LarraÒaga pilotariekin abiatu zen txapelketa. Bidean, bi bakarrik geratu dira. 2023an, adibidez, euren artean jokatu zen finala eta Ansak irabazi zuen. Elkar ezagutzen dute sobera ere, beraz, detaile txikietan egon daiteke garaipena.

Aurreko urteetan gertatu ohi den bezala jendetza espero da larunbat arratsaldeko finalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!