[KOMUNITATEA]

Abiatzear da kanpaina berria

Errigora Urnieta 2026ko otsailaren 27a

Martxoaren 18ra bitarte izango da Errigoraren Udaberriko kanpaina martxan eta urnietarrek bi bide izango dituzte eskaera egiteko: batetik, webgunean, online aukera erabilita; bestetik, Errigoraren telefono-zenbakira deituta: 848 87 12 23 (09:00-13:30).

Banaketari dagokionez, aurrerago emango dizuegu informazio zehatzagoa baina maiatzaren 8an zein 9an egitea aurreikusi dugu.

Orburutxo eta Zaizuriñe

Errigora omenduko du aurtengo Korrikak. Lasterketari ekiteko
hilabete eskas falta denean, Errigorak lasterketan bere ordezkari izanen diren Orburutxo eta Zaizuriñe pertsonaiak aurkeztu berri ditu. Korrikan agerpen berezia izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!