Berdintasunaren defentsa eskubide unibertsala da, aitortua eta babestua. Horrexegatik kezka agertu du Udalak, ohar bidez: "berdintasunean aurrerapausoak eman ahala, mugimendu antifeministak ere gora egin du, eta hori diskurtso erreakzionario eta misoginoen bidez plazaratzen ari da. Narratiba horien bidez feminismoaren oinarrizko konkistak zalantzan jarri, nahasmendua sortu eta indarkeria matxistaren existentzia deslegitimatu nahi dute".
Urnietako Udalak hainbat hitzordu antolatu ditu Martxoaren 8aren bueltan: antzezlana, elkarretaratzea eta joko feministak. Horiez gain, liburu-gida berezia prest dute liburutegian. Honako hauek dira jarduera bakoitzaren xehetasunak:
Antzerkia: La reina del arga
Eguna: martxoak 6
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera: doakoa
Elkarretaratzea
Eguna: martxoak 8
Ordua: 11:30
Lekua: San Joan plaza
Joko feministak
Eguna: martxoak 9
Lekua: Gaztelekua