Urnietarrek liderra hartuko dute eta, lau jardunaldiren faltan, gorritxoek garaipena behar dute playoffetarako lehian jarraitu nahi badute. Lehen itzuliko partidan UKEkoek puntu bat urratu zuten, beraz, badakite maila altuan lehiatzeko gai direla tolosarren aurka. Kontzentrazio maila altua beharko dute: defentsan, intentsitatea eta, erasoan, asmatzea.