KORRIKA

Hitzorduz beteriko hilabetea iragarri du Korrika Batzordeak

Jon Ander Ubeda 2026ko martxoaren 6a

Artxiboko irudia.

Musika emanaldia, haurren eguna, bertso-pilota emanaldia, herri-afaria, bingo musikatua, Korrika Txikia… Urnietako Korrika Batzordeak ekitaldi-sorta antolatu du, datorren martxoaren 12an hasita.

24. korrika “Euskara gara” lemapean abiatuko da, Atharratzetik Bilbora. Martxoaren 19tik 29ra ibilbide osoa jarraitu ahal izango da korrika.eus webgunean. Tokian tokiko batzordeak antolatzen hasi dira eta Urnietakoak egitarau oparoa aurkeztu du.

Martxoak 12, osteguna

18:00, Denda Berri.

Egitarauaren aurkezpena, Mintzalagunen mezua eta Korrika jolasa Plazido Muxika plazan.

Martxoak 13, ostirala

19:30, Salesiar ikastetxeko areto nagusia.

"Bidasoatik harago”: Ipuin laburrak eta poemak, trikitixa eta gitarrarekin lagunduta, kantuekin apaindutako ikuskizun bat da.

Jon Garmendia & Xabier Solano.

Urnietan Bikain kafetegian eta Kantoi eta Matxo tabernetan salgai daude sarrerak. Andoainen, berriz, Stop eta Ernaitza liburudendetan. 10 euroko prezioa.

Martxoak 22, igandea

18:00, San Juan plaza.

Egape Dantza Taldearen eta Musika Eskolakoen emanaldia.

Eta,19:00tan, Iiago magoaren saioa.

Eguraldi txarrarekin, Saroben.

Martxoak 23, astelehena

18:00, San Juan plaza.

Kalejira: Kantazaun eta Musika Eskola.

19:30, Pilotalekua.

Bertso-pilota saioa.

21:30, San Juan plaza.

Herri-afaria, bingo musikatua.

Eguraldi txarrarekin, Egapen.

Izen-ematea zabalik, martxoaren 7tik 15era arte Frontoin eta Matxon 2 euroren truke. Nork bere afaria eramango du etxetik.

01:00, KORRIKA!

Martxoak 26, osteguna

19:00, Matxo.

Korrika ardoen dastaketa, Biba ardoak-en eskutik.

Martxoak 27, ostirala

10:00, Kandela tabernatik abiatuta.

KORRIKA TXIKIA.

 

 

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!