Hogeigarrenera iristear da Urnieta Dantzan ekimena

Aiurri 2026ko martxoaren 10a

2022ko argazkia.

20 urte ditu Urnietako Egape dantza taldeak, eta urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute. Ospakizuna maiatzaren 23an izango da, eta dantzari ohiei ospakizunetan murgiltzeko gonbita luzatu diete.

Egun osoko egitaraua izango da: kalejira, erromeria, bazkaria, plaza-dantzak eta dantzaldia

 

Erromeria, eguneko ekitaldi nagusia izango da, dantzarien eta herritarren arteko koreografia egingo baita. Horretarako, entsegu irekiak deitu dituzte. Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea martxoaren 31ra arte zabalik egongo da, eta hurrengo estekaren bitartez egin beharko da:

https://labur.eus/83qo88w

 

2019ko Urnieta Dantzan

 

 

2016ko Urnieta Dantzan

 

2012ko Urnieta Dantzan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!