URNIETAKO GREBA BATZORDEA
Urnietako Greba Batzordeak honakoa adierazi nahi du:
Patronalak ez du gutxieneko soldata duinik nahi Hego Euskal Herriko langileontzat eta uko egin dio sindikatuek zabaldu nahi izan duten negoziazio mahaiari.
Nafarroako parlamentuko mahaiak eta, EAEn EAJ zein PSEk atea itxi diote 140.000 herritar baino gehiagoren sinadurek babestutako Herri Ekimen Legegileari, gobernuen eta patronalen arteko aliantza sendoa agerian utziz.
Bizitza etengabe garestitzen ari da baina soldatak ez dira neurri berean igo. Langileok eros ahalmena galdu dugu eta, geroz eta pertsona gehiago pobretzen ari da, bereziki, emakume, gazte eta migratutako pertsonak.
Ez dugu onartuko Euskal Herrian zein Urnietan, inork bizitza duinerako nahikoa diru sarrera ez izatea, gutxi batzuek irabazi errekorrak dituzten bitartean.
Euskal herriko errealitatera egokitutako gutxieneko soldata behar dugu aberastasuna banatzeko eta, horregatik, Urnietan ere, Greba Orokorrera goaz!!
Martxoaren 17rako hainbat ekimen izango dira eta, Urnietako biztanle orori dei egin nahi diogu horietan parte har dezan:
- Goizeko 11:30etan, Anoetako estadiotik abiatuko den zutabera joko dugu, Donostian burutuko den manifestazioarekin bat egiteko.
- Arratsaldean, 18:30etan, Hernanin, Floridako San Jose obrero elizatik, manifestazioa hasiko dugu.
MARTXOAREN 17an URNIETA GREBARA!!
GUTXIENEKO SOLDATA HEMEN ERABAKI. LGS 1500€ aberastasuna banatzeko