Kirol jarduera bat nabarmen hazi bada, hori padela da. Lehen lezioak ikasita, jendea erraz animatzen ari da parte hartzera. Gainera, binaka jokatzen da eta horri esker jarduera soziala bilakatu da. Garapenean ezinbestekoa izan da instalakuntzen hazkundea. Gauzak horrela, padel txapelketa antolatu dute Urnietako kiroldegian. Martxoko azken asteburuan jokatuko da eta interesatuek ostiral honetan eman behar dute izena. 630 86 1756 telefono zebakira whatsapp bidez egin behar da eskaria.
Koadro nagusia eta kontsolazioa
Txapelketan bi kategoria mixto egingo dituzte eta, bakoitzean, 8 bikote lehiatuko dira. Txapelketako lehenengo partida irabazten dutenek koadro nagusian aurrera egingo dute. Galtzaileek, aldiz, kontsolazioa jokatzeko aukera izango dute.
Izen-ematea bikoteka egin beharko da eta prezioa 15 eurokoa izango da pertsonako. Ordainketa eskudirutan egingo da, txapelketaren egunean bertan. Sariei dagokienean, garaikurrak, gosariak, eta pilotak banatuko dira, besteak beste. 18 urtetik gorakoentzat da Urnietako Kiroldegian antolatu duten txapelketa.