Lankidetza hitzarmena, Urnietako Udalaren eta Aurrera Markelekin eta Super H elkarteen artean

Aiurri 2026ko martxoaren 13a

Urnietako Udalak inklusibitatea sustatzen duten herriko taldeekin hitzarmen bana sinatu du. Iñaki Baños Aurrera Markelekin elkarteko lehendakaria, Consuelo Frutos Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Almu Salas Super H elkarteko presidentea izan ziren sinadura-ekitaldian.

Haur onkologikoei edo gaixotasun larriei eta haien familiei gaixotasunaren prozesuan eta ondoren laguntzeko lan egiten du Super H elkarteak. Era berean, gaixotasun onkologikoen kausei eta tratamenduari buruzko ikerketa-proiektuak babesten ditu, bereziki haurren minbizia, eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak antolatzen ditu. Udalak bi lokal utzi dizkiola iragarri du. Bat Errekalde 1ean dago eta bertatik elkartearen kudeaketa egingo dute. Bestea, Errekalde 12an dagoena, biltegi modura erabiliko dute.

Aurrera Markelekin elkarteak GNA01 diagnostikatutako garapena babestea du xede, alor guztietan: haien garapen pertsonala sustatuz, bai maila fisikoan, bai hezkuntza, lan eta gizarte mailan. Baita, GNA01en ikerketa babestea ere. Udalak Errekalde 12ko lokal bat utzi dio biltegia bertan antolatu dezaten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!