Zaintza mahaiak urteko bigarren lan-saioa egin du

Aiurri 2026ko martxoaren 18a

Urnietako Zaintza Mahaiak bigarren saioa antolatu zuen martxoaren 16an. Zaintzaren alorrean sakontzea eta elkarlana sustatzea izan ziren hizpide nagusiak.

Saio honetan, Zaintza Planaren edukia aurkeztu, eta lan ildo nagusiak azaldu zituzten: arreta-eredua lantzea, ekosistema eratzea eta zaintza komunitarioa bultzatzea. Alor komunitarioari dagokionez,  otsailean antolatutako saioan, alor hori behar bezala garatzeko ekintzak zehaztu zituzten, zehazki; zainketak eta entzutea, bakardadea eta laguntza, garraioa eta mugikortasuna izan ziren nabarmendu zituztenak. Egitura aintzat hartuta, asteleheneko saioan ekintza bakoitzaren antolaketaz aritu ziren, eta horiek aurrera eramateko boluntarioz osatutako lan batzordeak egituratu zituzten. 

Planaren lanketan aurrera egiteko, hurrengo saioa maiatzean izango dela iragarri dute. 




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!