AEKko kideak garaiz hurbildu ziren Irurain aldera. Hura izan zen Urnietako lekuko eramaileen lehen puntua. Esnelateko LAB sindikatukoak izan ziren lehenak eta, haien atzetik, INER, EAJ-PNV, Magale-Salestarrak, Egape dantza taldea, Egape ikastola, Urnietako Udala, Zanpatuz, EH Bildu, UKE, Poxta Zahar, Xoxokako auzo elkartea eta Lehengoak enpresa.