XX Urnieta Erromerianen lehen entsegua

Lide Ruiz Telleria 2026ko martxoaren 24a

Egape Dantza Taldeak XX Urnieta Erromerian ospatuko du maiatzaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta herritarrei bost dantzetan parte hartzeko gonbita egin diete.

Emanaldia prestatzeko hainbat entsegu egingo dituzte, eta martxoaren 28an izango da lehena, 10:00etatik 12:00etara Egape Ikastolan.

Parte hartu nahi duten herritarrek, esteka honen bitartez eman beharko dute izena: 

https://labur.eus/83qo88ws

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!