Urnietako futbol zelaia eraberritzeko lanak esleitzeko lehiaketa onartu da

Lide Ruiz Telleria 2026ko martxoaren 24a

Otsailaren 26an Urnietako futbol zelaia berritzeko proiektua Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ostean, martxoaren 18an obra kontratua esleitzeko baldintza-agiriak onetsi zituzten.

Horren bidez, martxan jarriko da hainbat proposamen aurkezteko lehiaketa. Horiek aurkezteko epea amaitzean, eskaintzarik egokiena proposatzen duen enpresari esleituko zaio obra. Udalak lanak maiatzaren amaieran hasiko direla aurreikusten du, zelai berria datorren denboraldirako prest egon dadin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!